lunes, 30 de enero de 2017

Ikasitako lau aginduekin bi ariketa egin ditugu.
1-  Ariketa honen bidez, zuk erosi nahi duzun produktuaren izena jartzerakoan, produktuaren prezioa esaten dizu.
 http://rextester.com/XALH14509
2-Ariketa honen bidez berriz, gelakideen kopurua eta haien izenak sartzerakoan bakoitzari zenbaki bat jartzen dio.

 http://rextester.com/JPWK78225

lunes, 3 de octubre de 2016

SISTEMA ERAGILEAK




ZER DA?

Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena.

ZERTARAKO?

Sistema eragilearen xedea ordenagailu batean oso garrantzitsua da. Sistema eragileak oinarrizko sistema eskaintzen du aplikazioak erabili ahal izateko. Hala, bada, aplikazioak normalean programatuta daude sistema eragile zehatz baterako.
 
Bestetik, ordenagailuan dagoen hardwarea eta baliabide fisiko guztiak kudeatu behar ditu. Hau da, osagai elektronikoen ezaugarriak, aplikazioen partetik beren erabilera eta aplikazioen partetik beren erabilpena kudeatu behar du, besteak beste.

HISTORIA

Lehenengo sistema eragileak 1956. Urtean izan ziren garatuak bakoitza bere erabiltzailerako, ordenagailu zentralean.

MOTAK

Sistema eragile desberdinak ekoizten dira erabileraren arabera. Gehienok ezagutzen ditugun sistemak (adib., Linux edo WindowsXP) helburu orokorrekoak dira, baina badaude helburu berezikoak ere. Azken hauen artean, sistema txertatuak edo kapsulatuak (embedded) daude, konputagailuak ez diren gainontzeko gailuetan erabiltzen direnak (telefonoan, autoan, hozkailuan, hegazkinean...).

IRITZIA

Nire ustez Softwarea ezinbestekoa da gure egunerokotasunean. Erabiltzen dugun teknologiaren parte delako, leku publiko zein pribatuetan.

lunes, 19 de septiembre de 2016

Akrobaziak, gimnasia erritmikoa, balleta eta bestelako dantza motak batzen ditu akrosport diziplinak; Euskal Herrian gutxi dira kirol bitxi hau praktikatzen dutenak. Acroindar Donostiako taldearekin izan gara.

Inoiz ikusi dituzu akrobaziak? Zirkuan izan bazara, beharbada ohituta egongo zara artistak airetik ibilitzen ikustea; baina Donostian bada dantzari talde bat bi diziplinak batu dituena. Acroindar taldeak dantza, akrobaziak eta gimnasia uztartzen ditu; ezagutzen dituzu?

Gimnasia eta dantza diziplinen nahasketarekin hasi hori dira Acroindar talde donostiarraren ikuskizunak; erabateko sinkronizazioan, dantzariek irudi geometrikoak marrazten dituzte airean. Bat-batean, airean da dantzarietako bat. Batetik bestera, zirkukoak diruditen mugimenduekin edertzen dute eszenatokia.

   

Sara Ceballos 18 urteko dantzaria da Acroindar taldeko kiderik gazteenetako bat. Gimnasia erritmikoa ikasi du txikitatik, eta akrokirola lehen aldiz eskolan ezagutu zuenean animatu zen taldean sartzera. Ceballosen esanetan, indar handia izatea eskatzen du diziplinak: “Astean bitan entseatzen dugu. Beroketa asko egiten ditugu, ondoren egiten ditugun mugimenduek lesioak eragin ditzaketeelako”. Dantzari taldea neskez osatuta dago, eta mutil bakarra dute oraingoz. Bat aireratzeko, gainontzekoek indartsu eutsi behar diote, eta horietako bat da Ceballos: “Indar dezenta daukadanez, eusten duenetako bat nahiz ni. Dena den, bien arteko oreka eta konfidantza mantentzea ezinbestekoa da; bera nitaz fidatu behar da, eutsiko dudala sinetsiz, eta nik bere mugimenduetara adi egon beharra daukat. Taldelana  da honetan garrantzitsuena”.

Akrobaziak mota guztietako dantza motekin nahasten dituzte: hipo-hop, balet, lirikoa… bakoitzak argi dauka bere postua zein duen, eta horretan sartzen dituzte orduak. “Ez gara dantzariak, ez akrobatak, ez gimnastak, baina, aldi berean, diziplina horiek guztiak lantzen ditugu. Hemen ez dugu trukurik; orduak igarotzen ditugu pauso berriak asmatzen eta entseatzen”.


Lan horrek baditu bere fruituak; alde batetik, Kursaalean emanaldi bat eskaintzen dute ballet dantzariekin batera, eta bestetik, Erdi Aroko azoketan bufoien antzera jantzita sekulako emanaldia eskaintzen dute. “Jendea asko harritzen da gure ikuskizunekin; oso ikusgarria da gure dantzariak airean ikustea, oreka ariketak egitea eta zirkuetan ikusten diren pausoak egitea”.

Beldurrarentzat lekurik ez

Ceballosentzat, akrokirolaren abantailarik handiena mugarik ez izatea da. "Gimnasia erritmikoa egiten nuenean, iritsi zen une bat non ez nuen nire burua aurrera egiteko gai ikusten. Diziplina zurruna zen, eta azkenean, uztea erabaki nuen. Aldiz, akrokirolak ez du mugarik; etebgabe gabiltza pauso berriak probatzem, esperimentatzen, hurrengo emanaldirako ideiak biltzen". Taldeak oso giro ona du dantzariaren esanetan, eta horrek ere aurrera egiten laguntzen die. "Ezinezkoa litzateke guzti hau egitea elkarren arteko erabateko komunikazioa eta errespetua izango ez bagenu".






Indarra entrenatzeko ariketa berezirik egiten ez duen arren, gorputza zaindu behar dutela dio Ceballosek, lesioak ekiditeko: "Belaunek, sorbaldak eta orokorrean, hezurrek asko sufritu dezakete, etengabe gure lankideak altxatzen eta batetik bestera eramaten ditugulako. Garrantzitsua da muga fisikoak mantentzea, ez puskatzeko". Dena den, beldurrik ez izatea funtsezkoa da dantzari akrobata hauentzat, eta itsu-itsuan jarraitzen diote bata besteari. "Elkarren artean erabat bat eginda gaude; altxatzen dudan dantzariak ez du dudarik ez beldurrik izan behar nire lana egingo dudalako, eta berdin alderantziz. Hemen ez dago beldurrarentzako lekurik".